XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sintesiak bi helburu nagusi ditu bere baitan.

Lehenengoa (alderdi espekulatibo dei diezaikegunak) edonolako interesa (merkatal nahiz teoriko) izan lezakeen substantzia berri baten sorkuntza.

Bigarrena, berriz, jadanik existitzen den konposatu baten sintesian datza.

Azken honek bi jomuga izan ditzake: produktu natural bat sintetizatzea, edo lehenago sintetizatutako konposatu batzurentzat sintesi hobea aurkitu nahi izatea.

Analisiaren helburua konposatu baten egitura ezagutzea bada, sintesiaren aldiz, hau lortzeko erreakzio-sekuentziarik onena puntuz-puntu ezagutzen eta kontrolatzen ihardutea da.

10.3.3. Erreakzioen dinamika.

Eremu hau, transformazio kimikoaren garapenaren azken xehetasunak ezagutzean oinarritzen da.

Honen helburua, zera da: erreakzio baten abiadura etapa guztietan eta lortuko diren azken produktuak aldez aurretik ezagutzea.

Hau da, erreakzioaren zinetika ezagutzea.

10.4. KARBONOAREN LOTURAK.

Karbonoaren konfigurazio elektronikoa da.

Elektroiek maila bakoitzean ahalik eta orbital kopururik handiena betetzen dutela kontuan izanik, azken geruzaren konfigurazio elektronikoa honako hau izango da: hots; orbitaleetan elektroi desparekatuak daude; horrek, neurri batean, karbonoaren tetrabalentzia esplika dezake.

Orbital atomiko hauek emango lituzketen loturak ez lirateke baliokideak izango; s eta p orbitalaren arteko desberdintasunak ezagunak bait dira.

Hala ere, saiakuntzei esker badakigu karbonoaren konposatu aseek lau lotura baliokide ageri dituztela.